Jatorri marokoarreko 300 sasoikako langiletik gora Almonteko finka batean (Huelva) atxikituak izan dira

Berriak

    Ekainaren 1ean marrubia biltzeko lanetan dabiltzan ehun langile inguru sektorean ohikoak diren lan baldintza eskasak eta lan eta sexu gehiegikeriak publikoki salatu zituzten. Doñana 1998 SM-k horrelako praktikak eman izan balira, salaketa judiziala izango luketela argudiatu zuen bere burua zuritzeko. Horren aurrean, emakume langileak SATaren babesarekin (sindicato andaluz de trabajadores/as) salaketa kolektiboa bideratu zuten. Egoitza judizial anitzetan atzera bota zieten salaketa, eta azkenean, Guardia Civilaren egoitzan jarri zuten. Salaketak lan ikuskaritza eragin beharko luke eta lan ikuskaritza hori gauzatzeko prozeduran zehar emakume langileek euren salaketa berretsi beharko lukete.

    Ekainaren 3an langileak Espainiatik botatzen saiatu zen Doñana 1998 enpresa. Horretarako, Marokora joango ziren autobusetan igotzeko “gonbidapena” luzatu zieten, artean astebete falta zela beraien lan kontratua amaitzeko. Autobus horiek ESIek atzeman zituzten eta emakume langileak berriro enpresaren finkara eraman zituzten. Bertan atxikituta jarraitzen dute eta enpresak langileak noiz kanporatuko dituen zain jarraitzen du. SATak salatu du atxikipen ilegala eta kanporatze saiakera enpresaren trikimailua dela emakumeek salaketa berretsi ez dezaten.

    Denuntzia faltaren gaineko bertsio ofiziala deuseztatzeko asmoz, sindikatuak artikulua plazaratu du bere webgunean. Artikuluan marrubiaren sasoiko langileek pairatu behar dituzten ohiko praktika enpresarialak jasotzen ditu, beraien lan baldintzen inguruko eta salaketak aurrera eramateko zailtasunen inguruko analisiarekin batera.

Emakumeen Mundu Martxari esker heldu da berria Euskal Herrira

Analisia:

http://www.emakumeenmundumartxa.eus/2018/06/04/marokoko-300-emakume-espainiar-estatutik-kanporatu-dituzte-euren-esplotazio-egoera-salatzeagatik/

SATaren analisia:

http://sindicatoandaluz.info/2018/06/05/huelva-los-abusos-en-la-fresa-amarga-no-son-de-hoy/

“La mar de Onuba” aldizkariko artikulua:

http://revista.lamardeonuba.es/urgente-el-sat-denuncia-el-intento-de-secuestro-de-mas-de-trescientas-mujeres-que-ayer-denunciaron-sus-condiciones-ante-la-guardia-civil/

SATak publikatutako protesten bideoa:

https://vimeo.com/273093758

Más de 300 temporeras de origen marroquí retenidas en la finca de la empresa en Almonte, Huelva

El viernes 1 de junio un centenar de temporeras de origen marroquí que trabajaban en la recogida de la fresa denunció públicamente las deplorables condiciones y los abusos laborales y de carácter sexista que son habituales en el sector. Ante la justificación de la empresa Doñana 1998 SL de que prácticas así no se dan puesto que habría denuncias al respecto, las trabajadoras apoyadas por el SAT (sindicato andaluz de trabajadores/as) también interpusieron una denuncia colectiva. Esta denuncia fue rechazada en diversas instancias judiciales y finalmente se presentó ante la Guardia Civil. La denuncia debería desembocar en una inspección de trabajo durante la cual las trabajadoras en persona deberían ratificar su denuncia.

El domingo 3 de junio la empresa trató de expulsarlas “invitándolas” a subir a autobuses que las llevarían de vuelta a Marruecos una semana antes de la finalización del contrato. Estos autobuses fueron interceptados por las FSE y las trabajadoras devueltas a la finca de la empresa donde están retenidas hasta que las puedan expulsar. El SAT denuncia que la retención ilegal y el intento de expulsión por parte de la empresa sería una artimaña de la misma para impedir que las trabajadoras ratifiquen la denuncia de primera mano.

En contra de la versión oficial de la falta de denuncias, el SAT ha publicado un artículo en su página web en el que arroja algo de luz sobre las prácticas empresariales habituales a las que son sometidas las temporeras de la fresa junto a un análisis sobre sus condiciones laborales y las dificultades de llevar a cabo las denuncias.

La noticia llega a Euskal Herria a través de Emakumeen Mundu Martxa

Análisis:

http://www.emakumeenmundumartxa.eus/2018/06/04/marokoko-300-emakume-espainiar-estatutik-kanporatu-dituzte-euren-esplotazio-egoera-salatzeagatik/

Análisis SAT:

http://sindicatoandaluz.info/2018/06/05/huelva-los-abusos-en-la-fresa-amarga-no-son-de-hoy/

Artículo “la mar de Onuba”:

http://revista.lamardeonuba.es/urgente-el-sat-denuncia-el-intento-de-secuestro-de-mas-de-trescientas-mujeres-que-ayer-denunciaron-sus-condiciones-ante-la-guardia-civil/

Video de la protesta publicado por el SAT:

https://vimeo.com/273093758

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude