Auzokideak – Presoen aldeko taldea (2018-06-03)

Datozen Saioak

Domeka honetako Auzokideak saioan Iralako Presoen Aldeko Taldea izango dugu. Euskal Herriko Preso Politikoen egoera latza salatzen eta haien eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzen diarduen kolektiboa.

Hiru gai jorratuko ditugu irratsaioan. Alde batetik Zerga Operazioaz arituko gara, preso politikoei ondasunak kentzeko egindako operazioaz, bestalde Itziar Plaza auzoko presoa ere gogoan izango dugu, eta azkenik Harrera Elkarteko bi kide elkarrizketatuko ditugu.

Harrera Elkarteak laguntza eskaintzen die euskal gizon eta emakumeei espetxetik edo erbestetik itzultzean, jendartean egokitu eta bizitza berria duintasunez eraiki dezaten. Beharrezko lana benetan.