Donostia. Borroka sozialen astea. Bizitza da handiena

Deialdiak-Convocatorias

Argia

Maiatzaren 19tik 26ra Donostiako kaleetara ateratzeko dei egin du Bizitza da Handiena kanpainak. “Agintetik aurrera eramaten ari diren herritarron aurkako politiken aurka” eta “herritarron kapitalaren alde” egitea du helburu, eta hainbat sindikatu eta herri mugimenduk atxikimendua adierazi dute sare sozialetan. Maiatzaren 19an goizeko 10:30etan Donostiako Boulebarrera agertzeko deia egin du BDHk, esanez “lehen egunean jende asko biltzea garrantzitsua” izango dela.

Donostian urte luzez itxita egon den eraikin publiko bat okupatu dute, Idiakez kaleko 6. zenbakian. Boulebarrean egina zeukaten deialdia, 11:00ak inguru 250 bat lagun atera dira trikilarien atzetik, Gros aldera lehenik, ondoren Victoria Eugenia eta Maria Cristina hotelaren aurretik igaro, eta Askatasunaren Hiribidetik Idiakez kaleko seigarren atera.

Aurretik sartuta eta zerraila aldatuta zeukaten kanpainako kideek. Iritsi eta dozenaka barnera sartu dira, kanpaina deitu duten eragileen banderak leihoetan jartzen hasi dira bi pankarta handirekin batera: “Herri boterea” eta “Poder popular”.

Eraikinaren aurrean prentsaurrekoa eskaini dute, bertan adieraziz eraikin publiko hori urteetan itxita izan dela, “publikoa hitzak esan nahi du herritarrena dela, ez administrazioarena; eta herritarrok behar batzuk ditugu”.

Agintariei ohartarazi diete legearen arabera, hamar eguneko epean ezin dutela polizia bidali, eta hau astebeteko kanpaina izango dela. Horrenbestez, polizia bidaliz gero legea urratuko luketela agintariek eta dokumentatu egingo dutela.

——————

“Herritarron gehiengoaren aurka eta gutxiengo baten alde inposatzen dizkiguten politika eta erabakiei aurre egiteko astea izango da.

Horren adibidea da 78ko Euskal Erregimeneko indar politikoek inposatu nahi diguten turismo eredu suntsitzailea. Turismo politika horren aurka hainbat herri ekimen garatu genituen Donostian joan den urtean eta zein izan da herri protesta horren aurrean instituzioek emaniko erantzuna? Batetik, hotel bat okupatu zuten 20 bat gazte donostiar auziperatu dituzte; bestetik, herritarrak zigortzeko isunak iristen hasi dira; eta, azkenik, inolako lotsarik gabe, agintariek diru publikoa xahutuko dute Turismoaren Munduko Erakundearen batzarra Donostian antolatuz. Herritarrez trufatu dira berriro ere. Eskandalu bat da. Nola ulertu horrelako jokabide arduragabea Donostian, hain justu turismoak itota duen gure hirian?

Desastre horren aurrean, herritar guztiei dei egiten diegu bizipoza hartu eta kalera ateratzeko, kaleak guztionak direla ozen esateko, eta ez kameraz bete eta bertan aurrez baimenik eskatu gabe biltzen garenean polizia bidaltzen duten instituzioetako jauntxoenak.

Aste oso bat ekimenez josiko dugu, kolorez jantziko dugu Donostia, elkartasunetik, alaitasunetik eta herritik borrokatuz. Astebeteko kanpaldi bat egingo dugu horretarako. Astebeteko kanpaldi bat abiatuko dugu, eta herritar guztiak deitzen ditugu arratsaldero 19:30ean egingo den asanbladan parte hartzera.”

———————————-

Arratsaldero 19:30ean asanblada deitu dute, eta eraikinetik botaz gero, “hiriko plazetan kanpaldia egingo dugu”.

Arratsaldean auzolanera eta herritarrei bertaratzeko dei egiten ari dira:

1) Abaraska etxebizitza kooperatiboa
2) Adi ustelkeriaren aurkako elkartea
3) Aingura kofradia
4) Aiuri Antiespezista
5) Alde Zaharreko gazte asanblada
6) Alderdi Ederreko Pentsionisten Asanblada
7) Aman Komunak
8) Amara Berriko Superxagu Jai Batzordea
9) Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsionisten Asanbladak
10) Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatua
11) Askapena
12) Askekintza
13) Azkoitiko MataderoEkintzak
14) Bakea eta Duintasuna
15) BiziLagunEkin plataforma
16) CDR Tolosaldea Goierri
17) CNT sindikatua
18) Diario Fatxo
19) Donostiako Asanblada Feminista
20) Donostiako Ikasle Abertzaleak
21) Donostiako Komite Internazionalistak
22) Donostiako Zinemaldi Alternatiboa
23) ELA sindikatua
24) ESK sindikatua
25) Eguzki
26) Ernai
27) Erraustegiaren Aurkako Mugimendua
28) Eskifaia kofradia
29) Euskal Herrian Euskaraz
30) Euskal Herriko Bilgune Feminista
31) Firestone
32) Gelditu Metroa Antiguon
33) Gipuzkoa Zutik
34) Groseko Asanblada Feminista
35) Groseko Jai Batzordea
36) Guardetxea
37) Guneak zabaltzen
38) Hazten Hasten kultur egitasmoa
39) Hondarpe Groseko Auzo Elkartea
40) Hotel + EZ
41) Jaizkibel Herriarena
42) Kalera Kalera
43) Kimera Antiespezista
44) Kortxoenea
45) LAB sindikatua
46) Langileen Babes Sarea
47) Letaman gaztetxea
48) Manu Robles Arangiz Fundazioa
49) Marruma Kulturalak
50)Olatukoop
51) Ongi Etorri Errefuxiatuak
52) Oraingoan Bai
53) Oñatiko Antixena gaztetxea
54) Plaza Feminista
55) Pototak Asanblada Feminista
56) Pottogorriak, Arrasateko talde feminista
57) Salatu
58) Sare Antifaxista
59) Satorralaia
60) Su Txikitan elkarte feminista
61) Txantxarreka gaztetxea
62) Txitxibitxiak Antiguako Talde Feminista
63) Zergatik ez?

https://twitter.com/bizitzahandiena

https://borrokagaraia.wordpress.com/