M1egin-en eskutik mahaingurua ‘Haien borroka, denon garaipena’. Zirika Herri gunean, apirilaren 26an 19etan

Deialdiak-Convocatorias

Beste urte batez Maiatzaren Lehena bueltan dugu eta aurten mahai-inguru batekin hasi nahi dugu. Asko eta anitzak izan dira ikasturte honetan emandako borrokak. Elkartaratze, mobilizazio, greba… ia etengabekoak izan dira. Langileriak pairatzen duen zapalkuntzari aurre egiteko duen gaitasuna harrotasuna sentitzeko modukoa da. Hau dela eta Apirilaren 26an arratsaldeko 19:00etan Zirika herri gunean burutuko dugun mahai-ingurura gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu. Haien borroka denon garaipena.
Gora Maiatzaren Lehena! Maiatzak 1 egin