ZAD-era autobusa antolatu nahi dute Errekaleorreko lagunek

Berriak

Poliziaren esku-hartzearen ondoren, Notre-Dame-des-Landes Bretainiako baso okupatuko herritarrei zaintza, babesa eta laguntza eskaini nahi diete Errekaleorreko lagunek. Euskal Herritik bertaratu nahi duenak, aukera du izena emateko: asteburuan egin nahi dute joan-etorria, eta Gasteiz, Donostia eta Baiona izango ditu geltoki autobusak.

Autobus konpainiarekin akordioa ixtea lortzen badute, ostiralean 14:00ak aldera Gasteiztik atera eta igande gauean bueltatzea da asmoa. Joan nahi baduzu, Errekaleorreko kide Lore Martinezi dei diezaiokezu zuzenean: 660 715 180.

Laguntza, eta babes emozional eta fisikoa

Aurreikusten da poliziak asteburuan alde egingo duela eta bideak irekita egongo direla. “Jendea neka-neka eginda egongo da, botikak ere beharko dituzte batzuek… eta ondorioak apaltzera joan nahi dugu: zaintza izango da gure egiteko nagusia, babes emozional eta fisikoa helaraztea, eta behar den guztian laguntzea, etxolak berreraikitzen, txandak egiten, suntsitu dutena zaharberritzen…”, azaldu digu Martinezek.

 

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude