Siriaren Alde Euskal Herriko Plataforma (2018-03-18)

Barazki Bizidunak | igandea 18:00h

Azken Barazki Bizidunak saioan Siriaren Alde Euskal Herriko Plataforma kolektiboarekin hitzegiteko aukera izan genuen, herrialde honetan gertatzen ari den gerra egoera ezagutzera emateko eta kolektibo honen ekintzak zabaltzeko.

Hainbat gai jorratu genituen saioan zehar, alde batetik, kolektiboaren nondik norakoak. Nor diren, plataforma honen helburuak, garatu izan dituzten ekintzak eta proposatzen dituzten deialdiak… Beste alde batetik Siriako gerra egoeran sakondu eta kontestua osatu dugu, herrialdea ezagutu, gerra honetan parte hartzen duten eragileak eta ze interes gurutzatzen diren azalduz, gerraren bilakaera, egungo egoera, azken erasoak… Honez gain, okzidenten ditugun hedabideen paperaz ere aritu gara. Siria eta Kurdistanen bizi den gerra honen korapilo batzuk askatzen saiatu gara gaurko irratsaioan, eta lan horretan diarduen kolektibo bat ezagutu.

Siriaren Alde plataformaren inguruan gehiago jakin nahi ezkero, weborria edo sare sozialak [1] eta [2] bisitatu ditzakezue, eta harremanetan jarri nahi bazarete, emailera idatzi ahal diezue: siriarenalde@gmail.com

Deskarga

¿Cómo se descargan los programas? → link