Kalamidadeak

Kalamidadeak 6

Ostirala/Viernes 12, 19:00

 Kalamidadeak 6
 Opor bueltako saio berezia egingo dugu. Bertso-afarian komentatu genuen moduan, oraingoan gazte hizkera eta, bereziki, irainak izango ditugu mintzagai.

Lehenego atalean Euskal Herriko hainbat txokotako nagusiak entzun eta haien garaietan erabiltzen zituzten esamoldeez hitz egingo dugu.

Jarraian, Euskal Herriko txoko anitzetako gazteek euren egunerokotasunaz hitz egingo digute. Erdaretara jotzeko joera, erreferente falta, euskararen  “indar” gabezia eta hainbat gai gehiagoren inguruan berbetan ibiliko gara.

Hori guztia Bi Bala taldearen kantez zipriztindua!

Eta joan prestatzen, laster batean lehiaketarekin bueltatuko baikara, zitalak!

On egin!!