Kalamidadeak 6 (2018-01-12)

Opor bueltako saio berezia egin dugu. Bertso-afarian komentatu genuen moduan, oraingoan gazte hizkera eta, bereziki, irainak izan ditugu mintzagai.

Lehenego atalean Euskal Herriko hainbat txokotako nagusiak entzun eta haien garaietan erabiltzen zituzten esamoldeez hitz egiten ibili gara.

Jarraian, Euskal Herriko txoko anitzetako gazteek euren egunerokotasunaz hitz egin digute. Erdaretara jotzeko joera, erreferente falta, euskararen  “indar” gabezia eta hainbat gai gehiagoren inguruan berbetan aritu gara.

Hori guztia Bi Bala taldearen kantez zipriztindua!

Eta joan prestatzen, laster batean lehiaketarekin bueltatuko baikara, zitalak!

On egin!!

Deskarga