Auzokideak Euskal Txoko (2017-12-03)

Auzokideak | Domingo 19:00h

Aste hontako Auzokideak-en Euskal Txoko euskara
elkartea izan dugu gurean. Euskal kultura eta euskalgintza sustatzen
duen elkarte honek 25 urte daramatza Irala auzoan. Gaurkoan belaunaldi
berriko kideak etorri dira euren elkartearen gora beherak kontatzera.

Euren
jardueren inguruan luze aritu dira; tailerrak, ekintza puntualak…
etabarrekoak. Astean zehar egiten dituzten tailerretaz ere mintzatu
dira. Tailerren harira, bi ildo nagusi dituztela ere azaldu digute,
umeentzako tailerra Euskal Txoko Txiki du izena eta 5-10 urte bitarteko
umeekin lan egiten dute. Bestetik gazte zein helduentzako ildoari
dagokionez, euskarazko oinarrizko klaseak ematen dituzte.  Espazio baten
faltan dabiltza, eta bide batez euskararen eguneko jarduerak kalean
eginez aldarrikatzen dute horren beharizana.

Hau guztia eta beste hainbat kontutxo Auzokideak-en aste hontako saioan.

Deskarga

¿Cómo se descargan los programas? → link