4. Kalamidadea: Bertso Afaria (2017-12-02)

Kalamidadeak - Viernes 19:00h

Kaixo entzuleok!
Ohikoan ez bezala, oraingoan hiru saio egingo ditugu jarrain eta honakoa bigarren alea duzue.
Entzungai duzuen saio berezia hau egiteko Irolako estudioetatik atera eta 7 Katu Gaztetxera joan gara. Izan ere, urtero Euskararen egunaren bueltan bertso afari polita antolatzen dute eta guk ez dugu kale egin nahi izan.
Azken kontuak prestatzen harrapatu ditugu gaztetxeko kideak eta beste hainbat lagun eta gure mahairen bueltara ekarri ditugu. Antolatzaileekin Bilboko panoraman mitikoa bihurtu den bertso afari honen historiaren ingurua ibili gara.
Lehenengo elkarrizketa, hala ere, Nahia Ibarzabal bertsolariarekin egin dugu. Bertsogintzaz, hiri erdaldunaz eta bertsoez aparteko adierazpideez berbetan ibili gara. Eta bertso finalari begirako gure iritziak trukatzen ere ibili gara.
Azkenik, egunotan euskararen inguruan egingo diren zenbait ekimenen berri eman dizuegu agendan.
On egin! (guri afariak bezelaxe)

 

Deskarga