Kalamidadeak II (2017-11-24)

Kalamidadeak - Viernes 19:00h

Oraingo honetan Sitio Distinto dokumentaleko egileetako bat izan dugu gurekin. Davide Cabaleiro. Duela 7 urtetatik Euskal Herria bere etxea duen galizarrarekin. Beragaz, Galizako kulturaz, euskaldunen ingurko topikoez, galegoaren egoeraz eta beste gauza mordoaz hitz egin dugu.

Biografia atal labur bat egin dugu, hurrengo saio batean luzatzeko konpromezua hartu duguna. Izan ere, Davidegaz izandako elkarrizketa goxoak beste edozertarako tarte handirik ez baitigu utzi. Hala ere, hasiera eman nahi izan diogu Jon Maia putoamoa edo Mantxurrianoen apologia atalari. Zin dagigu hontaz hitz egiten jarraituko dugula.

Azkeni,k gogoratu abenduaren batean zuzeneko saio berezia egingo dugula 7Katu gaztetxetik. Izan ere bertso afari mundiala antolatu dute euskararen eguna dela eta 21:30etatik aurrera Maialen Akizu, Txaber Altube eta Nahia Ibarzabal bertsolariekin

On egin!

Deskarga