3 Kalamidadea (2017-11-10)

Kaixo entzuleok!

Hementxe duzue Kalamidadeak irratsaioko 3. rounda.

Gaurkoan Iralako Euskal Txokoko kide bat eklkarrizketatu dugu. Baina….. zer da Euskal Txoko? Irala auzoan euskara eta euskal kultura hedatzen lanean diharduen taldea da. Historia, ibilbidea, egungo egoera eta jarduerak eta gauza gehiago kontatu dizkigu gurera gertaratu den mutil ausartak.
Ondoren Oñatiko hizkeraz eta DEbagoieneko euskalkiaren inguruan ibili garra MAria Arregi Idigorasen eskutik. Bere gaztetako abenturak entzungo ditugu eta azpieuskalki horren berezitasunak aireratu ditugu.
Azkenik saio osoan zehar bidelagun izan dugun Xalbador bertsolariaren biografia egindugu. Izan ere, azaroaren 7an  bertsolaritza aldatu zuen artzain honen heriotza 41. urtemuga izan da.

Lehiaketa ere izan dugu. Oingoan ea asmatzen duzuen zer de aittatu Oñatin. Idatzi kalamidadeak@gmail.com-era zuen ideiak botatzeko. Arren, faborez, mesedez, otoi edo bestela akatuko zaituztegu.

Eta agenda ezin dugu ahaztu. Abenduaren 3a gerturatzen ari da, hau da, euskararen eguna eta horren hariram abenduaren 1ean bertso-afaria antolatuko dute 7Katu gaztetxean eta abenduaren 3an berta Euskal Txoko egun osoko egitaraua antoaltu du Irala auzoan. Ez aukera galdu, bada!

Entzun, gozatu eta mintzatu euskaraz!

Deskarga