Katalunyako Erreferemduma (2017-10-01)

Irola Kalean | jueves 17:00h

2017ko urriaren 1a. Data garrantzitsua Kataluniako herriarentzat. Espainar estatuarekiko haustura prozesuan mugarria izan daitekeen data eta estatuko beste herri guztietan ere eragina izango duena. Irola Irratiak saio berezia egin du bertan gertatutakoa zeuei helarazteko.

Kataluniako Esquerra Independentistaren kide batekin elkarrizketa egin dugu eta Radio Kontrabandako kideekin mikroak elkarbanatu ditugu aldebiko zuzeneko konexio baten bidez. Batetik, oinarriko independentismoaren eta, bestetik, Kataluniako mugimendu libertarioaren ikuspuntuak eta jarrerak ulertzen saiatu gara kide horien eskutik.

Euskal Herritik Kataluniara joandako hainbat kidek korrespontsal lanak ere egin dituzte eta zeuden eskola edo bozkaketa zentroetatik mezuak bidali dizkigute bertan gertatutakoak eta sentitutakoak helarazteko.

Hainbat herri komunikabide kritiko katalanek martxan jarritako Agència 1 d’Octubre ere informazio iturri izan dugu saioan zehar.

Kontraesankorra, anitza eta ulertzen zaila suertatzen zaigun errealitatea umiltasun osoz zeuenganatzeko saiakera xumea. Ezertan asmatu izanaren intentzioz gure bihotza, inteligentzia eta baliabideak martxan jarri ditugu eta honakoa izan da emaitza.

PD: Saioaren bukaeran zaurituen inguruko datuez hitz egin dugu. Horren harira bi aipamen egin behar ditugu
1) Epilespiak jotako gizon baten larritasunaz hitz egin dugu. Informazio hori zuzendu behar dugu. Bihotzekoak jo zion eta astelehenean egonkor baina larri jarraitzen zuen.
2) Zaurituen gainean jaso genituen azken datuak 17:45etakoak ziren. Gaueko azken errekontuak 844 zenbatu zituen.

Azkenik, Radio Kontrabandako kideek komentatu ziguten Bergako Ateneoak erreferendumaren harira egindako irakurketa interesantea publikatuta zegoela interneten. Hona linka:

Davant l’1 d’octubre

Deskarga

¿Cómo se descargan los programas? → link