Porrusalda #023 (2016-12-04)

Barazki Bizidunak | igandea 18:00h

Kaixo guztioi abenduko lehenengo domeka honetan, ikasturteko bigarren porrusalda bero-beroa dastatzeko prest?

Badakizuenez, gure Porrusalda formatu hau, kolektibo edo norbanako ezberdin eta afinen partehartzerako sortutako esparru radiofonikoa da. Hauexek dira gaurko ingredienteak:

Noizbait burutatu bazaizu lur zatitxo bat bereganatzea eta ortu bat martxan jartzea, baina oraindik pauso hori ematera ez bazara ausartu, lasai egon! Izan ere Zarrak datozen minututan aholku ezin hobeak emango ditu.. zabaldu belarriak eta hartu boligrafoa aholkuak apuntatzeko! jada ez duzu aitzakiarik izango transgenikorik gabeko barazki goxoak produzitzeko!

Leirek hirigintza modelo kapitalistaren inguruan arituko zaigu tarte txiki batean.

Lekek bere tarte musikala aurkeztu dozku, ta pare bat abesti dakartza, su ta garren bertsio akustikoa ta Napoka Iria-ren beste abesti bat ipiniko du.

Amaitzeko, Zabalok Malatestaren beste testu bat dakarkigu, oraingo honetan reformismoari kritika zorrotza egingo dio XX.mendeko pentsalari anarkistak.

GOZATU!!

Deskarga

¿Cómo se descargan los programas? → link