Gurasotasuna Eta Militantzia (2016-03-06)

Barazki Bizidunak | igandea 18:00h

Zenbat gauza kontatzeko. Azken saioa, oso interesantea izan zen. Barazki Bizidunok gurasotasun eta militantzia arteko talka ekarri nahi izan genuen mahai ganera.

Guraso izatearekin batera, zer pasatzen da aktibismoarekin? Zergatik? Zer kadentzia daude mugimendu sozialetan? Nola antolatu gure bizitzak, inplikazio soziala gurasotasunarekin ez daiten borrokatua egon? Zer egin? Galdera oso potoloak. Erantzuna ematea ordubeteko saioan, ezinezkoa, baina ez da inoiz gure asmoa izan erantzunak emotea, galderak probokatzea baizik: hausnarketa bultzatzea. Hiru ama eta beste hiru aitaren iritziak jaso doguz, perfil oso desberdinetakoak, ea zer erakutsi ahal diguten.

Bide batez, online bertsio honetan, denbora gabe geratzeagatik zuzeneko saioan sartu ez zen Berben Orgia tartea ekarri dizuegu, eta aipamen berezia behar du, izan ere, lan ederra egin du Bartzelonako korresponsalak 🙂

Beraz, gozatu saiotxo hau, ziur gaude zuen gustukoa izango dela.

Deskarga

¿Cómo se descargan los programas? → link