Loteria Eta Kapitala (2016-01-10)

Barazki Bizidunak | igandea 18:00h

Gabonak pasa dira eta urte berriko lehen monografikoa gabonetako fenomeno tipiko bati eskaini nahi izan genion. Loterien kasua izan zen, Loteriaren eta Kapitalaren arteko harremana aztertzen saiatu ginen Soloan Sakontzen atalean. Loteriaren jatorria, Estatuarentzako suposatzen duen diru iturria, loteria sistema desigualdadeen legitimazio tresna moduan, edo nola Loteria sistemak zer nolako eragina dauka subkontziente kolektiboan landu genituen.

Honekin batera, Sarrera ederra prestatu zuen Jonek, Enekok Berben Orgia ere idatzi zuen eta Asteko Barazki Salda ere izan genuen Loteria eta Kapitalaren inguruko Barazki Bizidunak hau borobiltzeko.

Igandean entzuteko aukera izan ez bazenuen, hemen daukazue berriro ere, ea zer iruditzen.

Deskarga

¿Cómo se descargan los programas? → link